Blade Runner

from Argibideak by Guda Dantza

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

Tekno-menpekotasunaren sarean
harrapaturiko mundu baten esklabutza,
Orwell-en amesgaiztorik ilunena,
egi bilakaturiko distopia.

Ideien hileta, streaming bitartez
emititua izango da eta
gure askatasuna click baten bidez
eskuratu zuen deabruak.

Gizatasuna zendu da
hormigoizko zurrunbiloan,
tartean elektrizitateak
iraultza geldiarazi du,
adimena deuseztatuz;
mendetasun gordina atzamarraz ferekatuz.

Nortasuna galduta,
kopien kopia
baino ez gara,
erreplikanteen artean
hezitako automatak.
Inboluzio sasoia,
aurrerabide atzerakoia,
belaunaldi setiatua;
giltzaperatua.

Arrapaladan eta ziztu bizian
piztutako suziriak,
eragin du gure garunetan
sortu den krisia,
herriarentzat anestesia;
pentsamendua saldu zuen
eskaintza berezian.

Aske izan gaitezke
haien urrezko kaiolan,
kable bidez kateatuta;
eta bitartean ezer ez
bazaigu axola;
gureak egin du jada.

credits

from Argibideak, released February 20, 2018

license

tags

about

Guda Dantza Bilbao, Spain

Algorta eta Leioako musikari gazteek ska doinu dantzagarriak jotzen dituzte gehienbat, hala ere edozer espero daiteke haiengandik beraien gustu musikalak era askotarikoak direlako.

contact / help

Contact Guda Dantza

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Guda Dantza, you may also like: