We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lainoak eta Oskarbiak

by Guda Dantza

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
LETRA: Doinu bero bat zabaltzen doa herriko kaleetan barrena. Gazte arima hilezkor guztiak dantzan jartzen dituena. Giro bizia soma daiteke ilargiaren argipean. Itzalak kolorez janzten dira Guda Dantza heltzerakoan. Begiradak gurutzatzen dira dantzalekuaren erdian. Bihotzaren taupadek gidatzen dute gauaren erritmoa. Ixiltasuna apurtu da jada gaur irriak nagusi dira. Edalontzi hutsen artean joan dira ezintasun guztiak. Ustekabean agertu dira lehen eguzki izpiak. Doinuarekin batera doaz Gauaren oihartzunak.
2.
Aro berria 04:05
LETRA: Kaiolan lez itxia ukatuaz bizia izan da gure herria. Heldu zaigu garaia nahiz eta izan zaila lortzeko gure nahia! Joan gaitezen, gure indarrak elkartuz unea da, ezin dugu egin huts. Esnatzear da Lo zorrotik gure herria! Hemen da jada aro berria, hemen da! Aspaldi dator mina aldatuko bagina lor daiteke ezina. Ez al duzu nahiago gure herria askego? Orain gure esku dago! Joan gaitezen, gure indarrak elkartuz unea da, ezin dugu egin huts! Esnatzear da Lo zorrotik gure herria! Hemen da jada aro berria, hemen da!
3.
Giltzapean 04:04
LETRA: Egunerokotasunaren kaiolan bizi zara giltzapean. Zure inguruan ezarri diren aurreiritzien menpean. Altxa zaitez, indarra hartu ta esnatu kezkak askatu. Gailurrera garaiz iristea lortuko duzu. Aurrea hartu eta sutara bota ezintasunaren mamuak. Indarrak batu eta lau haizeetara hedatuko da zure oihua. Beldurrak atarian utzi bagoaz mozorroak eranztera. Egun batez behintzat pentsa ezazu biharrik ez dagoela. Altxa zaitez, indarra hartu ta esnatu kezkak askatu. Gailurrera garaiz iristea lortuko duzu. Aurrea hartu eta sutara bota ezintasunaren mamuak Indarrak batu eta lau haizeetara hedatuko da zure oihua.
4.
Hostoen pare 03:37
LETRA: Porlanezko oihanaren Iluntasunean, galdu ziren ametsak. Euriak kaleak margotu zituen espaloian iragan ilun baten islada Ikus nezakeen libre. Kantoi beltzak, begirada tristeak kristal lausotuen atzean. Esperantza urrunduz zihoan kale estuetan barrena Hodei grisen artean, kolorez jantzia agertu zen argia. Lore bat jaio zen nire barrenean etsipena errotik erauziko zuena Irri baten argipean Garai latzek, bizi legez, Hostoen pare jauziz egiten dute ihes. Indarra hartu, ez zaitez koldartu Zu zara zure bizitza! Garai latzek, bizi legez, Hostoen pare jauziz egiten dute ihes. Indarra hartu, ez zaitez koldartu Zu zara zure bizitzaren jabe bakarra!
5.
LETRA: Orbanez beteriko lurraren oihua ixildu nahi dute Korbata ta trajez jantzitako otso lotsagabe haiek. Aski da, heldu da garaia, zutituko da gure herria. Lurrak biraka dirauen artean ez dute ixilduko gure aldarria. Ormetan idatzitako hitzek bide berri bat sortu dute, herri zapaldu baten ahotsak izan daitezen libre. Aski da, heldu da garaia, zutituko da gure herria. Lurrak biraka dirauen artean ez dute ixilduko gure aldarria. Al despertar contemplarás el resurgir de la libertad, el descontento de la voz de un pueblo al que nunca más callarán. Resonarán, una vez más, los viejos cantos que alcanzarán llenar el vacío de libre albedrío por las calles de la ciudad. Al despertar, renacerá, de sus cenizas la honestidad, que fue callada a base de trabas, mentiras y gritos/golpes de más. Resonará, una vez más, un/el fuerte grito de identidad, de la América digna que no se resigna delante de la adversidad.
6.
LETRA: Txikitatik entzun dugu izan behar duguna onartuz entzuna. Neskek panpina lagun ta mutilek baloia lortuaz sasoia. Aldatzeko, ez al dago aukera hobetzeko? Zure esku dago, ez bedi iluna etorkizuna Lana baita ere ikasi oin behar zara hazi Ez zaitez nahasi. Beti itsu gabiltza hobetuz nahi bizitza irentsiz gure hitza… Aldatzeko, ez al dago aukera hobetzeko? Zure esku dago, zure etorkizuna. Egizu unean benetan sentitzen duzuna, ez zaitez damutu. Alboratu izuak, beldurrak, Zu zarena onartuz, gozatuz! Urkoa ez begiratu ta ez zaitez aldatu bihotzari a(d)itu. Entzuna bertan behera utziz alde batera, orain duzu aukera. Aldatzeko, ez al dago aukera hobetzeko? Zure esku dago, zure etorkizuna. Egizu unean benetan sentitzen duzuna, ez zaitez damutu. Alboratu izuak, beldurrak, Zu zarena onartuz, gozatuz! Zu zeu zarena izanda jarraituz bidea, hori da irtenbidea. Carpe diem oihukatuz ozenki bizi daiteke ederki! Egizu unean benetan sentitzen duzuna, ez zaitez damutu. Alboratu izuak, beldurrak, Zu zarena onartuz, gozatuz!
7.
LETRA: Iratzargailua ez da soilik egunero pizten den alarma Zergatik sentitu sare baten irensten duten armiarma. Ez baztertu ametsa, nahiz ta ikusi beltza Burua altxa, eman pausoa. Konponbidea denak du, beraz ezer ez da arazoa. Beti dago arrazoiren bat esnatzeko pozik. Zoriontasuna ez da helmuga bizitzeko era baizik. Bakarrik ezin, dena batera esku, bihotz ta buru. Lortuko dugu! Iraganaren zulotan estalzen bazara atzera begira. Izan dadila ikusteko noraino egin duzun. bidean aurrera Ez baztertu ametsa, nahiz ta ikusi beltza Burua altxa, eman pausoa. Konponbidea denak du, beraz ezer ez da arazoa. Beti dago arrazoiren bat esnatzeko pozik. Zoriontasuna ez da helmuga bizitzeko era baizik. Bakarrik ezin, dena batera esku, bihotz ta buru. Lortuko dugu!
8.
Itxurakeria 04:41
LETRA: One of these days we’ll all get scammed by some lawless desperate marauder. Fond of gambling, play, lose and pray. Just a highwayman, dressed in other way. With suit-tie-shirt and (leather/a black) briefcase. They changed the blunderbuss for some sheets and a pen. Robbery, raid and overpaid. They are bandits from a brand new age. Alkondara eta korbata, maleta aldean patrikak hustu dizkigute, bete-betean. Hainbat mailegu, edota hipoteka dirua dute kezka bakarra. (X2) Diru ustela, bizi krudela, Itxurakeriz dago josia. (X2) Gu geu hasita sortuz kritika iraultzara iritsita 21. Mendeko lehen izurria Zapaldu beharrean gaude kale gorria. Desjabetzeak, lapur, sasi-bankero Bizirik hil nahi gaituzte edo? (X2) Diru ustela, bizi krudela, Itxurakeriz dago josia (X2) Gu geu hasita Sortuz kritika Iraultzara iritsita Gaur goizean bizitza barik altxatu naiz Amestutakoa amets gaizto bilakatuta Gaur nire sabaia zerua da Eta izarrak nire kideak Beti nire alboan ibilbide latz honetan Gaur ez dizut haietaz hitz egingo berriz Nahikoa da atzo eta herenegungoarekin Badakizu ondo zer egingo nukeen nik Horietako batekin zuk egingo zenuke berdin Eskerrak arrisku prima ez zela igo Morgan Stanleyk zer esan zuen atzo Zirko honetaz asperturik nago Ezin dut gehiago, ezin dut gehiago! Diru ustela, bizi krudela, Itxurakeriz dago josia. (X2) Gu geu hasita sortuz kritika iraultzara iritsita
9.
LETRA: Taberna hartan ezagutu zintudan garagardo ta lagun artean zeundela neri begira, orduan maitemindu nintzan Zeure begi ilunek zeharo itxututa utzi ninduten. Maite zaitut laztana zu baitzara ene ska reggae neska Izaera errebeldea ta borrokarako grina dituzu maitea, zainetan borborka. Zurekin batera egonda niretzat mugarik ez da. Nirekin bazaude, bizitzan ez dut besterik behar. Neska eder ta zoragarria munduan zu bezalakorik ez da niretzat. Ene maitea, zure dantza geldiezina da. Zeure begi ilunek zeharo itxututa utzi ninduten. Maite zaitut laztana zu baitzara ene ska reggae neska Izaera errebeldea ta borrokarako grina dituzu maitea, zainetan borborka. Zurekin batera egonda niretzat mugarik ez da. Nirekin bazaude, bizitzan ez dut besterik behar.
10.
Dantza 03:43
LETRA: Egin dezagun dantza! Inolako beldurrik gabe. Egin dezagun dantza! Azken hatsa bota arte. Egin dezagun dantza! Kateetatik aska gaitezen. Egin dezagun dantza! Gurekin jai dute.

about

“Lainoak eta Oskarbiak” Guda Dantza talde
gaztearen lehen diska da. Esan genezake diska
honek egunerokotasunaren lainoak eta oskarbiak
isladatzen dituela erritmo dantzagarri eta doinu
sarkorrez lagunduta. Diska kontzeptual bat ez den
arren, diskak taldea bereizten duen kutsu
baiezkorra du ezaugarri nagusitzat. ”Lainoak eta
Oskarbiak” oso diska anitza da, influentzia
askotarikoa (rock, ska country, erritmo latinoak,
reggae…). Arazoak alde batean utzi eta guztiz
deskonektatzeko diska egokia da.
Bateriak Jabi Palaciosen Konjuntibitis Estudioan
grabatu zituzten eta gainontzekoa Kike Moraren
gidaritzapean grabatu dute Begoñako K.M.T.
Estudioan.

Lagunez eta miresten dituzten musikari
ezberdinetaz inguratu dira lehen disko honetarako
eta kolaboratzera gonbidatu dituzte Vendetta
taldeko Pello Reparaz, Esne Beltzako Gorka Suaia,
Striknina taldeko Gago, Raul Dingos & Flamingos
edota Pottoki eta Txeroki perkusiojoleak ere.

credits

released December 5, 2014

license

tags

about

Guda Dantza Bilbao, Spain

Algorta eta Leioako musikari gazteek ska doinu dantzagarriak jotzen dituzte gehienbat, hala ere edozer espero daiteke haiengandik beraien gustu musikalak era askotarikoak direlako.

contact / help

Contact Guda Dantza

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Guda Dantza, you may also like: