We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Argibideak

by Guda Dantza

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Garun antzuen festa hasi da eta bozgorailutik entzuten dira zarata ergelak mezu hutsen artean; zentzurik gabeko kantu ustelak. Soinuaren zirrararekin batera, ideiak dira soberakinak. Mugimenduak dirauen bitartean, amua irensten du arrainak. Eta zer, Kanpoaldeaz baztertzen bagara? Hauxe ez da pentsatzeko garaia. Festa, hasi da garun antzuen festa. Bertan atzera bueltarik ez da; obedientziaren mesedetan. Pasibotasunaren lema berriz kantatzera goaz, hauxe ez da pentsatzeko garaia. Ezinegonaren eragin bortitza zainetan zehar zabalduz doa. Ta bitartean onespenaren printzak urratzen ditu gure erreguak. Jarraitu dantzan, begiak itxita; altxairuzko ukabila zetaz jantzi baita. Jarraitu dantzan, oihalaren atzean; korronteak daramatzan oihuen artean, gutxinaka hondoratuz doa kontzientzia.
2.
Pauso mugatuak eman ditut ideien oihan sakonean. Zalantzen talka sentitu egin dut iparraren bila nenbilenean. Eta baso ilunean lokatz artean gabiltza, argiaren bila. Eta baso ilunaren zoru hezean gabiltza, argiaren bila. Neuronak piztuta, zentzumenak martxan jarri dira. Bihotzaren taupadak ate joka, sormenari deika. Pauso mugatuak eman ditut, erlojuen horratzak entzuten akorde galduekin jolastuz, hitzen artean nahiak asetzen. Doinuaz astindu zure zama, erritmoaz hornitu desioak, sentitu musikaren zirrara erraietan zehar.
3.
Kondairak 03:31
Nork zarratu zuen, asmo makurrez, beldurraren zerraila? Nork sortu zituen odol ta gezurrez idatzitako kondairak? Mozalak jarri zituzten, negarrak desitxuratzen; egia ta morala, jabegotzat izanda. Urrezko zekorraren begirada ankerra itzalpean da, zuri begira, boterearen zerbitzura. Menderik mende, ta urtez urte, historiaren ildoa oztopatzen, aurrerabidea bekatua bilakatzen. Menderik mende, ta urtez urte, beharrizan faltsuak ezartzen, baldintzen artean, gizakia gatibatzen. Itzalen arteko amesgaiztoa, gizadiaren aingura zahartua, mundua doluz janzten duen pairamen onartua besterik ez. Nahi gabe ta nahita ere, sinesgaiztasunari ateak itxi genizkion otso zitala bertan genuela.
4.
Luz 02:52
Luz, aún nos queda luz; al final del túnel puede verse el día. Luz, hay luz en la avenida, donde la miseria solía esconderse. Luz, hay luz en cada esquina, la mentira muere, la vanidad perece. Mundu berri bat daramagu bihotzean, bazter guztiak argiztatzean. Kupidarik ez, argiz atondu gaitezen, ilunabarra zuriz margotzen. Luz, aún nos queda luz; al final del túnel puede verse el día. Luz, siento al fin la luz; alumbrando inviernos, abriendo travesía.
5.
Blade Runner 03:17
Tekno-menpekotasunaren sarean harrapaturiko mundu baten esklabutza, Orwell-en amesgaiztorik ilunena, egi bilakaturiko distopia. Ideien hileta, streaming bitartez emititua izango da eta gure askatasuna click baten bidez eskuratu zuen deabruak. Gizatasuna zendu da hormigoizko zurrunbiloan, tartean elektrizitateak iraultza geldiarazi du, adimena deuseztatuz; mendetasun gordina atzamarraz ferekatuz. Nortasuna galduta, kopien kopia baino ez gara, erreplikanteen artean hezitako automatak. Inboluzio sasoia, aurrerabide atzerakoia, belaunaldi setiatua; giltzaperatua. Arrapaladan eta ziztu bizian piztutako suziriak, eragin du gure garunetan sortu den krisia, herriarentzat anestesia; pentsamendua saldu zuen eskaintza berezian. Aske izan gaitezke haien urrezko kaiolan, kable bidez kateatuta; eta bitartean ezer ez bazaigu axola; gureak egin du jada.
6.
Los Rendidos 03:32
Olvidados rondan el arrabal, habitando los callejones. Sueñan con sentir las olas del mar, mientras duermen entre cartones. Van vagando por la sombra, arropados por el clamor del silencio que los custodia cuando no da respuesta su Dios. El mirar esquivo del caminante cortando el aire; morirán marcados por el estigma de ser los nadie. Despojados de toda humanidad, invisibles hartos de naufragar en eternos tiempos de guerra; sin bandera, patria ni tierra. Arrastrando a su paso la humillación de la vida sobre el alambre. Entre escombros hallaron su perdición al llenar alforjas con hambre. No los podrán silenciar, la verdad alcanza horizontes. El gentío clama y su malestar sobrepasa campos y montes. Vuelve la luz a alumbrar
7.
Antoine nahasia gogoan dudan une honetan, espazioa ta denbora korapilatzen dira. Dimentsio ezberdinetan aurkituko gara. EGIAK GEZURRAREKIN LARRUA JOTZERAKOAN. Alienazioa ongizatez mozorratu da errealitatearen aurpegi kontrajarrian. Mundu berri bat eraiki dugu kobazuloan. BANAKOTASUNAREN GUDA ZIKINAREN ERDIAN. Ispiluaren aurrean naizen arren, inguruan dudana ez dut bereizten. Esparrutan banatutako basamortu baten gaude. Modernitatearen kaian galdurik, labirinto honetatik irten ezinik. Noraezean nabil. Artaldea barrutian omen dagoela, gizadia berriz banatzen da, bakardadez jositako arrakaletan. Karriketan zehar jendartean isolatuak, karratu metafisiko baten harrapatuta, naturaltasun artifizialaren garaia da, HARREMAN SINTETIKOEN AGINTARITZA KRUDELA. Sentimendu protesikoak, mundu autista honetan. Esklabuak gara “video game” kulturan. Bauman-en gizarte likidoan igerian gabiltza.
8.
Agertokia 03:37
Jaio zinenetik duzun rola onartu, ikusleen aurrean presiorik ez sentitu, zure istorioa antzeztera zoaz. Gidoiaren ertzetatik haratago, hautuak hartzeko tokirik ez dago, zure etorkizuna idatzia izan da. Bete itzazu eginkizunak agertokian zaren artean, gaur begi guztiak dituzu zugan jarrita. Mozorroa jantzita duzula normaltasunaren borreroa izatea da zure patua BETIKO KONDENATUA. Maskaren dantza hastera doa, denak ari zaizkizu begira. Pieza bat gehiago izango zara IRUZURRAREN PUZLEAN. Senak noizbait gidatzen badu barnetik sortzen den sugarra, ekarri gogora ezarritakoa. Bete itzazu eginkizunak, antzezle soil bat zarelaz ohartzean, etenik gabeko ekitaldian, faltsukeriaren gidaritzapean!
9.
Botoia sakatu eta soinu ta argien eztanda, lehertzear den bitartean zabaldu betazalak. Leihotik so egitean baztertu kezka ta dramak, distortsioaren xarma baita behar duzuna. KONFORMATU! Screen is putting all its eyes on you, JAKINMINA GALDU! control is over all you think and do. Sutea pizterakoan lurrikararen indarraz, lasterka hedatzen dira sinismen aurre-eginak. Mezuen bonbardaketan somatu gezurren balak, une honetan guda zelaia duzu gotorlekua. Sutea piztu, show must go on xuxurlatuz, trabarik gabe, botereari men eginez. Kristal beltzaren atzekaldean Goebbels-en itzala ezkutatzen da, botoia sakatzen duzunean.
10.
Despierta 03:55
Sean bienvenidos, pasen y cojan su sitio para lo que van a ver. Un país podrido, destrozado y abatido, incapaz de responder, a la intolerancia causada por la ignorancia, de los mismos cerdos que manipulan medios despojados de criterio, controlando el pueblo a su merced. Solo pretenden mantener, la sumisión en el tropel, son los esbirros del viejo poder, los siervos del engaño. Es la democracia, la mayor de las falacias que nos pretenden vender. Jueces y banqueros, maleantes y embusteros, son la sombra del ayer. Son parte del circo de herederos del franquismo que ahora quieren esconder, que nada ha cambiado, todo sigue bien atado y que siempre tendrán el poder. Te encuentras otra vez, de cara a la pared, destierra el llanto, rebélate. Despierta, vienen tiempos de guerra, el yugo siempre acecha, el miedo va haciendo mella. Hartos, de confundir los bandos, los buenos con los malos, el grito con el pecado. Vivimos entre ratas que nos quitan y arrebatan el derecho a liberar nuestra expresión silencian, ejecutan, manipulan y refutan todo aquello que les quita la razón harto de “ritas” y “ratos” que llenan el plato amparados por la ley son lobos con piel de cordero y el puto dinero es su patria y su rey pero es hora de alzar la mirada, para así derribar la alambrada demostrar que esa guerra jamás fue ganada y que no calmarán nuestra rabia. Aún nos queda soñar horizontes, aún nos queda cantar mil canciones aún nos queda romper los esquemas salir a las calles quebrando su orden.
11.
Nora helduko garen jakin gabe bada ere, aurrera egiten dugu puntu berdinera iristen. Helmugarik gabeko bidean, gabiltz hautsak harrotzen ezerezaren suak kiskaltzen gaituen arte. Argi bat itzaltzen den bitartean, haizearekin doan izarren hautsa gara. Los páramos yacen muertos, sometidos al terror del llanto del jornalero que riega el campo con su dolor. Las aves alzan su vuelo dirigiéndose hacia el sol, renuncian a la existencia para hervirse en su calor. Captando el sepulcro de la eternidad en un plano tan cerrado que no deja respirar Geratu nirekin batera, arren, geratu, amaiera heltzean. Munduaren azken erreminetan, arren, geratu, nirekin batera. Eta azken eztanda zabalduz dihoa, izan ezin ginenaren hortzimuga horietan, tartean hemen gara elkarri begira.

credits

released February 20, 2018

license

tags

about

Guda Dantza Bilbao, Spain

Algorta eta Leioako musikari gazteek ska doinu dantzagarriak jotzen dituzte gehienbat, hala ere edozer espero daiteke haiengandik beraien gustu musikalak era askotarikoak direlako.

contact / help

Contact Guda Dantza

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Guda Dantza, you may also like: